XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Imperialistak eta heien lekaioak txinar reakzionariak Txinan iasan duten derrotaz eztira nehoiz ere ialkiko.

Bottin komplotatuko dute Txinar herriaren kontra.

Adibidez, heien agentak bidaliko ditute, kontrabandatuko ditute Txinako barnaraino andea-araztekotz eta desordena sortharaztekotz.

Egiteko hauk nehoiz ere utziko eztitutela seguru da.

Edo-ta Txinako reakzionariek, Txinako portuak blokea ditzaten lehiatuko dituzte, heiei beren laguntza prestatzenez.

Hau, ahal dezateno eginen dute.

Huntaz gainera menturakeria berrietan sartu nahi badezate gure mugakide herrialdeetan oldarkatzeko truppak bidaliko ditute, hau ere Impossible ezpaita.

Huntaz konturatu behar dugu.

Ber thokian.

Mundua aintzina doa, ethorkizuna argitsua da, nehork ere ezpaitezake alda Historiaren iariatze generala.

Geuk herriari munduko aintzinamenduak eta ethorkizun argitsua iakin arazi nahi derauzkiogu; garaipenean herriak konfiantza har dezantzat.

Txunkineko antholabidea (1945/ko Urrilaren 17/an).

Hautatu lanetako IV thomuan.

Herri-iaregintza armadaren kommandantek eta burrukalariek gathazkatzeko lehia nehoiz ere eztute ahulduko, gathazkatzeko nahia ahultzen duen eta etsaia guttitzakotzen duen pentsamendua oro errorezkoa da.

Txinako Alderdi kommunistaren VII Biltzarretik iralgi Kommitatu Zentraleko bigarren bilkura plenariko ageria (1949/ko Ephailaren 5/ean).

Hautatu lanetako IV thomuan.

VI- IMPERIALISMUA TA REAKZIONARI GUZTIAK PAPEREZKO TIGREAK DIRA

Reakzionari guztiak paperezko tigreak dira.

Irudian izigarriak dira, bainan egikortasunean, eztira hoin indartsuak: Ethorkizunari buruz, egiatan indartsua herria da, eta ez reakzionariak.

Anna Louise Strong amerikar iurnalistarekilako minkaddea (1946/ko Agorrila).

Hautatu lanetako IV thomuan.

Nola munduan bikhoitza eztenik ezpaitago (haur baita aukhakarien batasuneko legea) halatan ere, imperialismua ta reakzionariak naturaleza bikhoitzekoak dira: egiazko tigreak dira, (...).